ZER DA ARABAXPRESS?

¿QUÉ ES ARABAXPRESS?

Arabaxpress

 

Tik Tok eta Instagram plataformak erabiliz sormena eta irudimena sustatzeko helburuarekin jaio da ArabaXpress, Arabako ikus-entzunezko lehenengo Rally Bertikala. Adin guztietako pertsonek parte hartu ahal izango duten rally honek egunero erabiltzen ditugun telefono mugikorrak izango ditu lan tresnatzat. Sakelekoa erabiliz, eta 48 orduko epean, parte-hartzaileek beraien lanak idatzi, grabatu eta editatu beharko baitituzte antolakuntzak proba hasi aurretik iragarriko duen gai sekretu bat oinarritzat hartuz.

 

Con el objetivo de fomentar la creatividad y la imaginación a través de plataformas como Tik Tok e Instagram nace Arabaxpress. Se trata del primer Rally Audiovisual Vertical de Álava. Un evento en donde personas de todas las edades podrán participar grabando y editando piezas con su propio móvil. En un tiempo límite de 48 horas, los y las participantes deberán crear sus trabajos basados en un tema secreto que se dará a conocer justo antes de comenzar la prueba.

Ekitaldi honen helburu nagusia ikus-entzunezko munduan gaur egun sortu diren joera berriak Arabako landa eremuetara eta Gasteizera hurbiltzea eta teknologia berri hauetan biztanleria trebatzea da. Gainera, ikus-entzunezko obra laburren sorkuntzaren bidez belaunaldi desberdinen arteko loturak sortzeko aukera ematen du ArabaXpress-ek.

 

El principal objetivo de este evento es llevar las nuevas tendencias en el audiovisual a las zonas rurales de Álava y a su capital, Vitoria-Gasteiz, y formar sobre nuevas tecnologías, así como crear lazos entre diferentes generaciones a través de la creación audiovisual breve.

Ikus-entzunezko sorkuntza landa eremuetara hurbiltzen

 

Acercar la creación audiovisual a las zonas rurales